2015eko Zinegoakeko film laburrak emango dituzte gaur, Bermeon
Euskarazko azpitituludun zinema bultzatu asmoz, 2015eko Zinegoak jaialdiko film laburrak emango dituzte gaur, 19:00etan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan. Doakoa izango da emanaldia.Filmazpit programaren barneko ekimena da honakoa, eta homosexuali...
Filmazpit programaren barneko ekimena da honakoa, eta homosexualitatea ardatz duten sei film labur proiektatuko dituzte ingelesez, danieraz eta portugesez, euskarazko azpitituluak dituztelarik.
Pepper, Doce De Goiabada, En Eftermiddag, Tomorrow, Hole eta Miss Finknagle Succumbs To Chaos dira aukeratutako filmak, eta emanaldiaren iraupena 77 minutukoa izango da.
Filmazpit programak Bizkai, Araba eta Gipuzkoako eta kanpoko zinemaldietan jorratzen dituzten gaiak aztertu, interesgarriak diren filmak hautatu eta euskaraz azpititulatzen ditu, katalogoan sartzeko. Programa horren baitan dago gaur proiektatuko den filma.