Zabalik dago Alde Zaharreko plan bereziari ekarpenak egiteko epea
Herritarrek apirilaren 8ra arte egin ahalko dituzte proposamenak, iradokizunak edota galderak, eta denak erantzungo dituztela azaldu dute Bermeoko Udaleko ordezkariekBermeoko Udala Alde Zaharreko plan berezia berrikusten ari da, eta prest daukate aurre...
Herritarrek apirilaren 8ra arte egin ahalko dituzte proposamenak, iradokizunak edota galderak, eta denak erantzungo dituztela azaldu dute Bermeoko Udaleko ordezkariek
Bermeoko Udala Alde Zaharreko plan berezia berrikusten ari da, eta prest daukate aurrerakina. Joan den astean aurkeztu zuten herritarren aurrean. Orain, herritarrek proposamenak, iradokizunak, galderak edota zalantzak argitzeko aukera izango dute Berhaz bulegoan, Gizarte eta Kultura Etxean eta Berualako bulegoetan asteon eskuragarri egongo diren inprimakien bitartez edota planberezia@bermeo.eus posta elektronikoaren bidez.Proposamenak aurkezteko apirilaren 8ra arteko epea egongo dela jakinarazi dute, eta mezu guztiek erantzuna jasoko dutela esan dute udal arduradunek.
Alde Zaharraren plan bereziaren aurrerakina ikusi gura dutenek Bermeoko Udalaren webgunean egin ahal izango dute: http://www.bermeo.eus/plan_berezia.html, bertan jarri baitute ikusgai. Bertan aurki daiteke informazio guztia: memoria, planoak, kultura ondarearen elementuak, babespen mailak edota plan bereziaren mugak.
Azterlan soziurbanistikoa
Plan berezia berrikusteaz gain, Alde Zaharrean dauden eraikinei eta biztanleriari buruzko informazioa edukitzea «ezinbestekoa» dela uste dute, horretarako, azterlan soziourbanistikoa ere egingo dute hilabete honetan bertan.
Bermeoko Alde Zaharreko plan berezia 1991. urtekoa da, eta 2001. urtean berrikusi zuten. Ordutik, baina, legedian hainbat aldaketa egon dira, eta, gainera, Bermeok Plan Orokorra onartu zuen. Hala, udalaren ustez, «garrantzitsua» da plan berezia legedi eta araudi berrietara egokitzea.