Hilaren 28ra arte parte hartu daiteke neguko lehiaketan
EUSKARA // Bermeoko Berbalagunen neguko lehiaketan parte hartzeko asmoa daukatenek otsailaren 28a izango dute horretarako azkenengo eguna. Bi modutan parte hartu daiteke: paperean eta ohiko lekuetan aurkitu daitezke bete beharreko orriak, edo sarean (b...
EUSKARA // Bermeoko Berbalagunen neguko lehiaketan parte hartzeko asmoa daukatenek otsailaren 28a izango dute horretarako azkenengo eguna. Bi modutan parte hartu daiteke: paperean eta ohiko lekuetan aurkitu daitezke bete beharreko orriak, edo sarean (berbalagun-bermeo.blogspot.com). Parte hartzaileek lau galdera soilik erantzun beharko dituzte, eta martxoaren hasieran argitaratuko dituzte erantzun zuzenak.