Arantxa Tapia sailburuaren hitzaldia, kultur aretoan
Markina-Xemeingo EAJren Udal Taldeak gonbidatuta, Arantxa Tapia Otaegi Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburua Markina-Xemeinen egongo da bihar arratsaldean. Industria, energia, nekazaritza eta azpiegiturak kudeatzen ditu...
Hitzordua 19:30ean jarri dute Plazabarripeko goiko kultur aretoan.
Aitor Esteban
Arantza Tapia sailburuarena azken hilabetean Euskal Gobernuko ordezkariek Markina-Xemeinera egingo duten bigarren bisita izango da. Joan den hilabe- tean, Aitor Esteban Espainiako Diputatuen Kongresuko bozeramaile jeltzaleak hitzaldia eskaini zuen areto berean.
Azken hilabeteetako gai nagusiak izan zituen hizpide Estebanek: Kataluniako egoera, 155. artikuluaren aplikazioa, Espainiako Gobernuaren jokabidea, ego- era politiko orokorra, Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoaren eguneraketari buruzko akordioa, besteak beste.
Antolatzaileek azaldu dutenez, ia bi ordu iraun zituen topaketak, eta bertaratutakoek hainbat galdera egiteko aukera eduki zuten.