Martxoaren 8ko grebari buruzko batzarrak egingo ditu LAB sindikatuak
Martxoaren 8rako emakumeei zuzenduta deitu duten greba dela eta, batzarrak egingo ditu LAB sindikatuak Ondarroan eta Gernika-Lumon.Euskal Herriko Mugimendu Feministak deituta eta gehiengo sindikalaren babesagaz (LAB, ELA, ESK, Steilas, EHNE-Bizkaia eta...
Euskal Herriko Mugimendu Feministak deituta eta gehiengo sindikalaren babesagaz (LAB, ELA, ESK, Steilas, EHNE-Bizkaia eta Hiru) egingo da greba. Emakumeak Planto lelopean, lau orduko geldialdiak egingo dira: 11:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 22:00etara. Grebaren nondik norakoak azaltzeko eta greba bera kokatzeko, LAB sindikatuak asanblada egingo du gaur, 18:00etan, Ondarroako Kofradia Zaharrean. Gernika-Lumon ere gai bera jorratzeko batzarra egingo dute, etzi, 18:00etan, sindikatuaren egoitzan.
LAB sindikatuko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk esan du, egungo sistema kapitalista, heteropatriarkal eta arrazistak zaplakuntza hiruikotza inposatzen duela, «klase, genero eta arrazaren araberakoa». Gaineratu du, «lan produktibo eta erreproduktiboak bereizi egiten direla, eta, horrela, emakumeen ardurapean daudela nagusiki zaintza lanak, lan ikusezinak. «Diskriminazioak nabariak dira. Ez dugu aukera berdintasunik lan mundurako sarbidean, eta lan munduan egiten ditugun lanei balio sozial txikiagoa aitortzen zaie».
Emakume guztiei egin diete dei Martxoaren 8ko grebara, borrokaz berdintasuna lortzeko.