Xemeingo udaletxea konpontzeko diru laguntzak jaso ditu udalak
Arretxinagan dagoen Xemeingo udaletxea izandako eraikina eraberritzeko diru laguntza bi jaso ditu Markina-Xemeingo Udalak. Alde batetik, Eusko Jaurlaritzak 45.216,08 euro eman dizkio udalari eraikinaren iriste erraztasuna hobetzeko igogailua jartzeko, ...
Udalak jakitera eman duenez, igogailua jartzeko lanen kostu osoa 115.736,50 eurokoa da, eta, beraz, udalak 70.520,42 euroko ekarpena egin beharko du. Komunak ipintzeak, beste alde batetik, 58.063,16 euroko kostua edukiko du denetara. Udalak 36.667,48 euro jarri beharko ditu horretarako.
Datorren ikasturterako
Udalak aurreratu zuenez, kanpotik erabiltzeko moduko komunak eraikiko dituzte. Azaldu dutenez, egitasmo osoaren proiektu guztia eginda dago, eta etenik barik aurrera eraman nahi dituzte faseak, musika eskola datorren ikasturterako bertan martxan egoteko. Hala, lehen fasearen atzetik bigarren faseari ekingo lioke udalak, eta lanak irailerako amaitzea dute asmoa.