Eskola kirolagaz lotutako mahai ingurua egingo dute bihar, Lekeitioko Azkuen
Ekintza Eskola Publikoaren 27. Jaiaren baitako jarduera da. Koikili Lertxundi, Luis Mari Zulaika eta Carlos Sergio izango dira partaideak. Saioa 18:00etatik aurrera egingo duteZapran gagoz Euskal Eskola Publikoaren 27. Jaiaren baitan, bihar Zer da esko...
Ekintza Eskola Publikoaren 27. Jaiaren baitako jarduera da. Koikili Lertxundi, Luis Mari Zulaika eta Carlos Sergio izango dira partaideak. Saioa 18:00etatik aurrera egingo dute
Zapran gagoz Euskal Eskola Publikoaren 27. Jaiaren baitan, bihar Zer da eskola kirola? Helburuak eta ohitura osasuntsuak mahai ingurua egingo dute Lekeition. Ekintza 18:00etan hasiko da, kultur etxeko Azkue aretoan. Parte hartzaileak ondokoak izango dira: Eli Ibarra eta Koikili Lertxundi Athleticeko jokalari ohiak, Maitane Toledo Kirolaisiko kidea, Luis Mari Zulaika EHUko irakaslea eta Carlos Sergio Magisteritzan diplomaduna, Gorputz Hezkuntzan lizentziaduna eta Bizkaiko Foru Aldundiko euskara eta kultura aholkularia. Antolatzaileek herritar guztiak gonbidatu dituzte. «Doako saioa izango da, lekuak bete arte».Mahai ingurua Asier Txakartegi Bizkaia Irratiko kazetari lekeitiarrak gidatuko du.
Parte hartzaileen ibilbidea
Athleticen maila gorenean bost urtez jokatzen aritu eta gero (2007-2012), gaur egun Eusport giza baliabideetako aholkularitza enpresa zuzentzen du, eta, besteak beste, euskara eta kirola uztartzea ditu helburu.
Luis Mari Zulaikak eskola kirolaren esparruan garatu du ibilbide profesionala; hainbat urte egin zituen alor horretako koordinatzaile. «Esparru horretan makina bat hitzaldi eta argitalpen burutu ditu. Horien guztien artean, azpimarratzekoa da Euskadiko VI. Kirolaren Biltzarrean EAEko Eskola Kirolaren azken 25 urteak gaiari buruz egindako ponentzia». Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakaslea da, Pedagogian Doktorea da, eta kirolaren psikologian masterra egiteaz gain, gorputz hezkuntzan aditua ere bada.