Bertoko 210 herritarrek izena eman dute Lilatoian, momentuz
Atzora arteko datuen arabera, Lea-Artibai eta Mutrikutik 210 izen emate egin dira, eta bederatzi Busturialdetik. Izena emateko epea hilaren 23an amaituko daMartxoaren 4an egingo da 29. Lilatoia lasterketa, Donostian. Izena emateko epea otsailaren 23 ga...
Atzora arteko datuen arabera, Lea-Artibai eta Mutrikutik 210 izen emate egin dira, eta bederatzi Busturialdetik. Izena emateko epea hilaren 23an amaituko da
Martxoaren 4an egingo da 29. Lilatoia lasterketa, Donostian. Izena emateko epea otsailaren 23 gauean amaituko bada ere, momentuz, atzora arteko datuen arabera, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdetik 210 herritarrek izena eman dute.Lea-Artibai eta Mutrikuko 201 herritar izan dira oraingoz izena eman dutenak, eta Busturialdeko bederatzi.
Ondarroan eta Markina-Xemeinen, gainera, lasterketara joateko autobusak antolatu dituzte. Ondarroatik autobus bat aterako da martxoaren 4an, eta horretan izena emateko epea hilaren 28an amaituko da; Etxelilan izena eman behar da, martitzenetik barikura, 16:30etik 20:30era. Markina-Xemeingo autobusean joateko, ostera, udaletxean izena eman behar da, hilaren 26a baino lehenago.
Urtez urte gero eta emakume gehiagok parte hartzen dute Lilatoia lasterketan; antolatzaileak pozik daude parte hartze datuekin. Dena dela, aurten, gehienez ere, 6.000 korrikalarik egin ahalko dute proba.