104.546 euro bideratuko dituzte lan kontratazioetarako
Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak, Lanbidek eta Bermeoko Behargintzak 104.546,28 euroko diru laguntzak eskainiko dizkie Busturialdeko enpresa eta irabazi asmorik gabeko erakundeei, langabezian dauden pertsonak kontratatzeko helburuagaz.Gizarte segurantza...
Gizarte segurantzagaz hiru hilabete edo gehiagoko lanaldi kontratuak bideratzeko emango dituzte diru laguntzak, hain zuzen ere.
Laguntzak langileen soldataren zati bat ordaintzeko ahalmena emango die enpresei, eta ekainaren 30a baino lehen kontratatzen dutenei zuzendutakoak izango dira.
Enpresek jasoko dituzten diru laguntzak lan kontratuen iraupenaren araberakoak izango dira, gutxieneko laguntza 3.000 eurokoa izanda eta gehienezkoa 6.000 eurokoa.
Gutxieneko diru kantitate hori hiru hilabeteko lanaldi osoko kontratuei bideratuko diete, eta gehienezkoa, berriz, sei hilabete edo gehiagoko lanaldi osoko kontratuei.
Bestalde, kontratazioa hiru eta sei hilabete artekoa izanez gero, lan egin den denboraren araberakoa izango da laguntza.
Lanbide Ekimenek egindako txosten teknikoa kontuan hartuta, diru laguntzen ordainketa bi zatitan egingo da. Kontratazioa egiaztatu ondoren gauzatuko den lehen ordainketa %55ekoa izango da, eta gainerako %45 kontratua bukatzen denean egingo dela jakitera eman dute.
Eskaerak
Otsailaren 28a da eskaera egin daitekeen azkenengo eguna, eta inprimakia Lanbide Ekimenak zentroan eskura daiteke. Informazio gehiagorako telefono zenbaki honetara deitu behar da: 94-625 57 58.