Bihar arratsaldean hasiko da Mutrikuko itsas zikloa, Zabielen
Bihar hasiko da Mutrikuko Udalak antolatutako Itsas Zikloa Zabielen.19:00etan, Albaola faktoriakoen hitzaldia egongo da. Hurrengo asteko eguenean (otsailak 22), Baskavigin dokumentala ikusi ahalko da, eta ostean Aitor Aspe zuzendariarekin solasaldia eg...
19:00etan, Albaola faktoriakoen hitzaldia egongo da. Hurrengo asteko eguenean (otsailak 22), Baskavigin dokumentala ikusi ahalko da, eta ostean Aitor Aspe zuzendariarekin solasaldia egongo da. Azken ekintza martxoaren 21ean egingo da: Elkarrekin-Together dokumentala ikusi ahalko da. Ekintza guztiak 19:00etan izango dira, Zabiel kultur etxean.