Berdel Aipamena nork jasoko duen otsailaren 20ra arte erabaki daiteke
Herritarrek egindako proposamenetatik abiatuta, hautagaiak zortzi dira. Sari banaketa ekitaldia martxoaren 16an egingo dute, eta Berdel Eguna martxoaren 24an ospatuko da2018ko Berdel Aipamena zein pertsona edo taldek jasoko duen erabakitzeko aukera dau...
Herritarrek egindako proposamenetatik abiatuta, hautagaiak zortzi dira. Sari banaketa ekitaldia martxoaren 16an egingo dute, eta Berdel Eguna martxoaren 24an ospatuko da
2018ko Berdel Aipamena zein pertsona edo taldek jasoko duen erabakitzeko aukera daukate mutrikuarrek otsailaren 20raino. Herritarrek abenduan eduki zuten hautagaiak proposatzeko aukera. Mutrikuko Udalak jakitera eman duenez, guztira hamasei herritarrek egin zituzten proposamenak; hamahiru hautagaitza aurkeztu zituzten. Dena dela, Garapen Batzordeak hala erabakita, azkenean zortzi hautagairen artean aukeratu ahalko dute herritarrek. Botoa otsailaren 10etik 20ra eman ahal dute herritarrek, udalaren webgunean edo turismo bulegoan eta udaletxeko sarreran dauden kutxetan. Berdel Aipamena martxoaren 16an emango dute. Berdel Eguna, ostera, martxoaren 24an ospatuko da.Baztertzeko arrazoiak
Hautagaitza batzuk zergatik baztertu dituzten ere azaldu dute. «Hautagaietako askok orain gutxi udaletik beste aipamen edo sariren bat jaso dute, kirol edo kultur galetan, adibidez. Horrez gain, kontuan hartu behar da udalak Ohorezko Berdel Laguntzaile izendapena ere ematen duela Berdel Egunean laguntzaile bezala aritzen direnen artean».
Beste hautagai batzuk uko egin diote Berdel Aipamena jasotzeari, beraiek horrela erabakita.