Txomin Agirre eta Bera Kruz, saridunak
Zapatuan First Lego League txapelketan parte hartu zuten Markina-Xemeingo Bera Kruz eta Ondarroako Txomin Agirre ikastoletako ikasleek. Baloreen kategorian, Txomin Agirreko Pafol taldeak argazkian lehenengo saria eskuratu zuen, eta Bera Kruzeko Latxa t...

Zapatuan First Lego League txapelketan parte hartu zuten Markina-Xemeingo Bera Kruz eta Ondarroako Txomin Agirre ikastoletako ikasleek. Baloreen kategorian, Txomin Agirreko Pafol taldeak argazkian lehenengo saria eskuratu zuen, eta Bera Kruzeko Latxa taldeak bigarrena. Bermeoko Sagrado Corazonek eta Gernika-Lumoko San Fidelek ere parte hartu zuten lehiaketan; sailkapen orokorrean seigarren eta bederatzigarren geratu ziren, hurrenez hurren.