Hamar urteko ibilbidearen ostean, desegin eta
bide desberdinak hartzea erabaki dutela jakinarazi dute ohar baten bidez.

Sareginek antolatutako jardunaldietako bat
Taldea sortzeko arrazoi izan ziren “kezka eta ikuspegia” indarrean daudenez, dinamika desberdinak sortzeko aukerari atea zabaldu gura izan diotela azaltzen dute oharrean. Horregatik,
aurrerantzean, bi proiektu feminista abiatuko dituztela jakinarazi dute:
Sorginorratz (erreka jagole) eta
Norez.
Sareginek Bermeoko feministen sareak
ibilbide “oparoa” egin duela argi daukate, Bermeon
feminismoari lekua egin diote eta
gai asko eta asko landu dituzte: emakumeen kontrako erasoen prebentzioa eta salaketa, abortuaren eskubidearen aldeko aldarrikapena, ikastetxeekin batera gaztetxoen sentsibilizazioa eta formazioa lantzeko ekintzak, jostailu ez sexistei buruzko sentsibilizazioa, transexualitateari buruzko jardunaldiak, emakumeen egoera lan munduan, komun komunak aldarrikatzeko kanpaina….
Feminismoa zabaltzeko eta prestigiatzeko lan handia egin dutela azaldu dute, urte hauetan guztietan “erreferentziazko talde garrantzitsua izanik”: “erreferentzialtasuna eta zilegitasuna gureganatu ditugu; gainera, herri mugimenduko hainbat esparrutan aritu gara eta ikuspegi feminista egon da horietan guztietan”.
Hala, ikuspegi feminista daukaten Bermeoko emakumeei gonbidapena egin, eta elkarren artean batu eta antolatzeko deia egiten dute, edo gurago izanez gero, sortzen ari diren bi talde horietan parte hartzera gonbidatzen dituzte.
Bi talde horiekin harremanetan jartzeko bidea ere eman dute: s
orginorratzfem@gmail.com eta
norezmorez@gmail.com.