Martinez, Aurrerako ohorezko bazkide
Iñigo Martinez omendu zuten zapatu arratsaldean, Zaldupen jokatu zen Ohorezko Mailako Aurrera eta Galdakaoren arteko neurketaren atsedenaldian. Aurrerako zuzendaritzako kideek oroigarria, kamiseta eta ohorezko bazkidearen izendapena eman zioten Athlet...

Iñigo Martinez omendu zuten zapatu arratsaldean, Zaldupen jokatu zen Ohorezko Mailako Aurrera eta Galdakaoren arteko neurketaren atsedenaldian. Aurrerako zuzendaritzako kideek oroigarria, kamiseta eta ohorezko bazkidearen izendapena eman zioten Athletic Clubeko jokalari ondarrutarrari. Martinezek berak ere egin zion oparia Aurrerari; bere kamiseta oparitu zion. Taldekide eta herrikide Kepa Arrizabalagaren kamiseta ere ekarri zuen. Argazkian, ezkerretik hasita, Iñigo Irizar batzordekidea, Eladino Gonzalez Aurrerako presidentea, Iñigo Martinez eta Jon Retolaza batzordekidea.