Emaitza onak lortu ditu Danok Bat elkarteak asteburuko partiduetan
Mutrikuko Danok Bat elkarteak emaitza onak lortu ditu asteburuan jokatutako partiduetan.Gipuzkoako Txapelketa, Udaberri Txapelketa eta Euskal Ligako jardunaldietan egon dira Mutrikuko taldeko ordezkariak.Gipuzkoako Txapelketan lau partidu jokatu zituzt...
Gipuzkoako Txapelketa, Udaberri Txapelketa eta Euskal Ligako jardunaldietan egon dira Mutrikuko taldeko ordezkariak.
Gipuzkoako Txapelketan lau partidu jokatu zituzten, eta lauretan lortu zuten garaipena. Unaxek eta Haritzek 24-30 irabazi zieten Hondarribiko bikoteari partidurik lehiatuenean, eta Unai eta Oinatzek, ostera, 7-25 menderatu zuten Hondarribiko beste bikotea. Aiertek eta Aimarrek ere emaitza bera lortu zuten Gaztelekuren aurka. Bi partidu horietan aukera gutxi eman zieten mutrikuarrek aurkariei. Ametsek eta Manexek Beotibarren aurka jokatutako partida ere nagusitasunez irabazi zuten: 10-30.
Udaberri Txapelketan estuagoak izan ziren partiduak. Lehenengoan, Unaiek eta Oierrek 35-23 irabazi zioten Markeli eta Erlantzi. Beste neurketan, aldiz, Alain eta Markelek 35-26 hartu zuten mendean donostiarrek osatutako bikotea.
Partidu berezia
Euskal Ligako partiduetan, mutrikuarren eta berriatuarren arteko partida izan zen bereziena. Danok Bat talde mutrikuarretik Ekaitzek eta Mikelek jokatu zuten, eta Berriatuko taldearen izenean, Roberto Lekue ondarrutarrak eta Antxon Alberdi etxebarritarrak; Markina-Xemeingo Uni pilotalekuan jokatu zuten. 35-33 irabazi zuten berriatuarrek mutrikuarren aurka. Azken ordura arte emozioa izan zen nagusi frontoian, eta bertaratutakoek partida bizi bezain gogorra ikusi ahal izan zuten. Tantu ederrak egon ziren, eta partida irabazteko asmo garbia erakutsi zuten bi bikoteek partida amaierara arte.
Mutrikuarrek jokatutako Euskal Ligako beste partiduan 35-27 hartu zuten mendean bikote zumaiarra Zuhaitzek eta Aratzek osatutako bikoteak .