Beste urte batez, aratusteetako martitzena eguraldi txarragaz etorri da, badira zenbait urte jada. Eguraldi txarrari aurre egiteko umorea izaten da ona, eta hala egiten ari dira gaur bermeotarrak zein mundakarrak.
Ikastetxeetatako kalejirak beste behin ere, bertan behera utzi behar izan dituzte. Hortaz, ikastetxe barruetan ondo pasatzen ibili dira Bermeoko ume eta gazteak. Kanporako prestatutako dantzak eskola barruetan egin dituzte, poz-pozik.
Eta herriko kaleetan umorea eta kolorea jartzen dabiltza, berriz, Erroxapeko Martxakoek. Merkatu plaza girotzen hasi dira eguerdian, eta handik abiatu dira kalejiran euren dantza eta kantuekin.
Bestalde, Bermeoko Udaletik jakinarazi duten moduan, gaur arratsaldeko diskofesta Lameran barik, Goiko Plazan jarrita dagoen karpa handian egingo dute, 16:30etik 20:30era.
Mundakan, aldiz, Isla Kale kiroldegian elkartu dira herriko ume zein horien guraso eta ingurukoak. Euriak ez du garrantzia handirik izan aterpe horretan, eta Mundakako Eskolako umeek erakustaldia egin dute bertaratutakoen arreta bereganatuz.
Bermeo eta Mundakako martitzen aratusteko argazkiak:
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.