Taraskak eta Ipar Amets tabernek jaso dute bigarren eta hirugarren saria, hurrenez hurren
Alde Zaharreko lore lehiaketan girotuta dagoen Zubi Gane tabernak jaso du XVII. Tabernen mozorro txapelketaren lehenengo saria. Itsuki irratiak emandako 40 iragarkiko publizitate paketea eta hiru eguneko lagun birentzako egonaldi berezia jaso ditu saritzat.
1. saria: Zubi Gane taberna
Bigarren saria
Harritarrak marrazki bizidunetan girotuta dagoen Taraska tabernak jaso du, eta hiru eguneko lagun birentzako gourmet egonaldia jaso du saritzat.
2. saria: Taraska taberna
Aurtengo hirugarren saria, berriz, Ipar Amets tabernarentzat izan da,
Popeye marinela marrazki bizidunen gaia landuta. Bi eguneko lagun birentzako egonaldia jaso du saritzat, hain zuzen ere
.
3. saria: Ipar Amets taberna
Sei taberna aurkeztu dira aurtengo txapelketara: Zubi Gane, Gure Toki, Gaztelupe, Ipar Amets, Irish Pub eta Taraska.
Aurten herritarrek ere bozkatzeko aukera izan dute Internet bidez edo Gizarte eta Kultura Etxean egon den kutxaren bidez. Boto horiek guztiek %60ko balioa izan dute, eta gainerako %40a epaimahaiak erabaki du, gaur goizean tabernarik taberna joanda.
Sariak ematerako orduan honakoak izan dituzte kontuan: tabernen apainketen eta mozorroen orijinaltasuna, umorea, erabili diren materialen kontsumo orekatua, euskararen erabilera eta tabernarien mozorro eta apainketa bat etortzea, besteak beste.
Epaimahaikideek parte hartzaile guztien “orijinaltasuna” azpimarratu dute. Ildo berean, tabernek egindako lan handia nabarmendu dute.