Asteburu gazi-gozoa izan da Lea-Artibai eta Mutrikuko taldeentzat
Aurrerak eta Mutriku Futbol Taldeko neskek eta mutilek lortu zuten garaipena. Artibaik eta Berriatukok jipoiak jaso zituzten etxetik kanpo; biek galdu zituzten 5-0 beraien partiduakAsteburu gazi-gozoa eduki dute Lea-Artibai eta Mutrikuko nagusien futbo...
Aurrerak eta Mutriku Futbol Taldeko neskek eta mutilek lortu zuten garaipena. Artibaik eta Berriatukok jipoiak jaso zituzten etxetik kanpo; biek galdu zituzten 5-0 beraien partiduak
Asteburu gazi-gozoa eduki dute Lea-Artibai eta Mutrikuko nagusien futbol taldeek. Hiru garaipen, berdinketa bat eta porrot bi eduki dituzte.Ondarroako Aurrera Kirol Elkarteak eta Mutrikuko mutilen eta nesken taldeek lortu dute bakarrik garaipena asteburuan jokatutako jardunaldian.
Aurrerak 3-0 hartu zuen mendean Galdakao, jardunaldia hasi baino lehen ondarrutarrek baino puntu bat gehiago zeukan taldea. Ibon Lopezen mutilak nagusi izan ziren partidu osoan, eta etxeko zaletuei garaipen polita eskaini ahal izan zieten etxeko azken hiru neurketak ezin irabazita ibili eta gero. Julen Fernandezek zabaldu zuen markagailua, eta neurketaren azken ordu laurdenean, Iraitzek eta Manuk borobildu zuten markagailua.
Mutriku Futbol Taldearentzat asteburu borobila izan zen; Mutilek eta neskek garaipenak lortu zituzten. Mutilek 1-3 hartu zuten mendean Errenteriako Touring taldea. Sailkapenean azkenak dira Oreretakoak, eta nagusitasunez irabazi zuten mutrikuarrek. Gorka Zafra, Mikel Arrizabalaga eta Ion Landa izan ziren golegileak. Neskek ere irabazi egin zioten Aloña Mendi taldeari San Migelen, 2-1. Ane Alberdi eta Jone Antsotegi izan ziren golegileak. Liderrarengandik hiru puntura daude orain, hirugarren postuan.
Lekeitio Futbol Taldeak banako berdinketa lortu zuen Otxarkoagaren aurka. Ez zuten partidu erraza Mikel Badiolaren mutilek, bilbotarrek lekeitiarrek baino bakarrik hiru puntu gutxiago zeuzkatelako sailkapenean. Xanti Zumaranek sartu zuen puntu bat batzeko balio izan zien gola, eta horri esker igoera postuak bi puntutara dauzkate bakarrik.
Asteburuko jipoirik handienak Artibai Futbol Taldeak eta Berriatuko Futbol Taldeak jaso zituzten. Biek 5-0 galdu zuten, markina-xemeindarrek, Ermu- an, eta berriatuarrek, Ugaon. Artibaik 19 puntugaz jarraitzen du, jaitsieratik bost puntura, eta Berriatukok, ostera, azken postuan, 8 puntugaz. Geroz eta denbora gutxiago dute berriatuarrek jaitsiera saihesteko.