Urtarrileko saria, Itsasne Gabrielentzat
Atzo goizean eman zuen Berbalagunek Ezetz Jakin lehiaketaren saria Kultur Etxean. Guztira, 79 pertsonek parte hartu zuten aurreko hilabeteko lehiaketan, eta horietatik 65 lagunek erantzun zituzten galdera guztiak zuzen. Horien artean, Itsasne Gabrielek...
Atzo goizean eman zuen Berbalagunek Ezetz Jakin lehiaketaren saria Kultur Etxean. Guztira, 79 pertsonek parte hartu zuten aurreko hilabeteko lehiaketan, eta horietatik 65 lagunek erantzun zituzten galdera guztiak zuzen. Horien artean, Itsasne Gabrielek eraman zuen urtarrileko saria Hiru Saku Tabernaren eskutik. Otsaileko lehiaketa prest daukate, eta martxoaren 8an banatuko dute saria. Hurrengoan, Ipar Tabernien bi lagunentzako jatordu bat zozkatuko dute.