Txitxiburduntzi egingo dute Foruan, Ereñon eta Ajangizen, domekan
Joan den asteburuan Busturian, Gautegiz Arteagan eta Gernika-Lumon egin zuten legez, domekan Ajangiz, Ereño eta Foruan egingo dute txitxiburduntzia.Ajangizko Pertxamendi taldeak antolatuta, 11:00etatik aurrera bilduko dira Mendieta auzoko elizpean zot...
Ajangizko Pertxamendi taldeak antolatuta, 11:00etatik aurrera bilduko dira Mendieta auzoko elizpean zotzari helduta txorizoa eta bestelako txerrikiak erre eta jateko. Parte hartu nahi duenak izena eman beharko du herriko tabernan zein Pertxamendiren txokoan.
Ereñon, aldiz, herritarrak Eleizalden elkartuko dira 10:30ean, bertatik ibilalditxoa egin eta Akordako Garbitokiraino. Txitxiburduntzia egingo dute bertan, 12:00ak inguruan.
Forutarrek ere ibilalditxoa egingo dute Baldatika auzora iritsi bitartean. Arratsaldean batuko dira herritarrak; 17:30ean udaletxe aurrean jarri dute hitzordua. Eta ordubete beranduago hasiko dute txitxiburduntzia aipatu auzoko txokoan. Bakoitzak bere ogi eta txorizoa eroateko deia egin dute. Ostean, txokolatea izango da aukeran.