Txabi Txakartegi pediatraren hitzaldia dago gaur, Lekeition
Lekeitiarrak Azkue aretoan eskainiko du berbaldia, 19:00etan hasita. Ekintza 'Zapran gagoz' Euskal Eskola Publikoaren 27. Jaiaren baitako ekitaldia daUme eta gazteen osasunari buruzko hitzaldia emango du Txabi Txakartegi pediatra lekeitiarrak gaur, 19:...
Lekeitiarrak Azkue aretoan eskainiko du berbaldia, 19:00etan hasita. Ekintza ‘Zapran gagoz’ Euskal Eskola Publikoaren 27. Jaiaren baitako ekitaldia da
Ume eta gazteen osasunari buruzko hitzaldia emango du Txabi Txakartegi pediatra lekeitiarrak gaur, 19:00etan, Lekeitioko Kultur Etxeko Azkue aretoan. Lekeitioko Eskola Publikoak 27. Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren harira antolatu du Ume eta gaztearen osasuna: elikadura, kirola eta higienea hitzaldia, eta sarrera doakoa izango da, lekuak bete arte.Xabier Txakartegi lekeitiarrak ibilbide profesional guztia pediatriaren esparruan burutu du. Jarduera profesionaleko lehen urteetan Donostian eta Abadiñon egon bazen ere, azken 34 urteak Gernika-Lumoko Osasun Zentroan eman ditu. EHUtik doktoratu zen Umearen pisu sobera, eskuhartzea lehen mailako pediatrian tesiagaz, eta 2016. urtean ibilbide profesionalari amaiera eman bazion ere, jubilatu bai, baina erretirorik ez du hartu. Izan ere, hainbat talde eta proiektutan parte hartzen jarraitzen du.
Antolatzaileek herritar guztiei hitzaldia entzutera joateko gonbitea luzatu diete. Bertaratzen direnek, gainera, zuzenean galderak egiteko aukera edukiko dute.