Onintza Enbeita eta Xabi Payagaz bertso bazkaria egingo dute bihar
Bigarren urtez jarraian, bertso bazkaria egingo dute Errigoitin, Elizalde jatetxean. Bihar elkartuko dira, hain justu, eta Onintza Enbeita eta Xabi Paya izango dituzte bertsolari gonbidatuak bertaratutakoek.Iaz ez bezala, aurten «oso azkar» saldu dit...
Iaz ez bezala, aurten «oso azkar» saldu dituzte bazkarirako sarrerak, eta 64 bat lagun elkartuko direla aipatu dute Elizalde jatetxekoek. 14:00etan jarri dute ordua bazkaritarako.
Aurretik, baina, Mungiako musikariek girotuko dute herria, trikitixa eta akordeoi soinuen bitartez.
Iaz, giro polita
Iaz Etxahun Lekue eta Arkaitz Estiballes bertsolariak egon ziren Errigoitin, eta «oso giro polita» sortu zen orduan. Aurten ere, hala izango delakoan daude, eta aurrera begira ere, urtean behin bertso bazkaria antolatzeko asmoa erakutsi dute.