Gogo biziz bizitzeko sekretua
Victor Kuppers hezitzaile eta hizlari ezagunak psikologia positiboaz jardun du Lea Artibai Ikastetxeak antolatutako zazpigarren Ilusio Ponpak jardunaldianGogo biziz bizitzeko gomendioak luzatu zizkien atzo Victor Kuppers hezitzaile eta hizlari ezagunak...
Victor Kuppers hezitzaile eta hizlari ezagunak psikologia positiboaz jardun du Lea Artibai Ikastetxeak antolatutako zazpigarren Ilusio Ponpak jardunaldian
Gogo biziz bizitzeko gomendioak luzatu zizkien atzo Victor Kuppers hezitzaile eta hizlari ezagunak Lea Artibai Ikastetxeak antolatutako Ilusio Ponpak jardunaldian parte hartu zutenei. Pozik bizi izatearen aukera norberarengan dagoela azpimarratu zuen.Eguraldia dela-eta hutsegite batzuk egon baziren ere, beste urte batez, arrakastaz ospatu zen Lea Artibai Ikastetxearen jardunaldia. Aretoa bete zuten inguruko enpresa eta erakundeetako ordezkariek irrikaz jarraitu zuten ekitaldia. Hausnartu, ideiak ordenatu eta aurretik bazekizkiten gauzak oroitzera bideratu zituen entzuleak Kuppersek, psikologia positiboa lantzen duten adituen ezagutzak azaldu zituelarik.
Pertsona alaiak eta haserrekorrak ezberdintzen dituena jarrera dela esan zuen Kuppersek. Pertsona alaiek bizipozez bizitzeko jarrera daukatela azaldu zuen. «Pertsona onak dira, horrela bizi izatea erabaki dute, gozatzen dakite…». Aukera hori, gainera, norbere esku dago. «Pertsona baten izaera eta jarrera aldatu egin daitezke. Nahi duzun modukoa izan zaitezke».
Pertsona baten balioa dituen ezagutzei dituen gaitasunak batu eta jarreragaz biderkatuta neurtu daitezkela esan zuen. «Baina, batez ere, berezi egiten duena jarrera da. Zure izaeragatik gogoko izaten zaituzte besteek ez dakizunagatik».
Pozik bizi izatea zaila dela ere aitortu zuen hizlariak, gizarteak horretan laguntzen ez duelako. «Baina psikologia positiboaren arabera badago beste aukera bat, eta merezi duen borroka da».
Gizarteak bizitzan garrantzitsuena dena ere ahaztu duela ere gogora ekarri zuen Kuppersek: Maite ditugun pertsonekin harremantzea. «Bizitza zoragarria izan daiteke edo kaka bat, zuk aukeratu behar duzu».