Kolorez beteta eta euriak ez zapuzteko asmoagaz. Horrela datoz beste urte batez ere aratusteak Busturialdera.
Herririk herri antolatutako ekintza ia gehienak eguraldiaren menpe egon arren, txikienek eta hain txiki ez direnek ere ez dute gozatu gabe pasa nahi neguko jairik koloretsuena. Gora begiratu eta euriak atseden hartzea eskatu dute askok, azken urteetan kalejirarik ere egin ezinda geratu direlako zenbait herritan. Gaur hasi eta martizenera bitarte, herrietako txokoak alaituko egingo dira mozorro eta apaingarriekin.
Bakoitzak nahi duen pertsonaia, lanbide, gauza edo objektu mozorrotu, eta egun batez bada ere, norbere izena albo batera uzteko garaia da.
Gaurtik datorren zapatura bitartean, kalejirak, dantzaldiak, tostada eta mozorro txapelketak, jolasak… egongo dira aukeran. Umeek zein nagusiek ondo pasatzeko egunak datoz.
Tradizionalak. Urteroko pertsonaiak ez dira faltako Busturialdeko herrietan. Beste behin ere, Miel Otxin, Ziripot, Zaldiko… ikusteko aukera edukiko dute Lantzeko inauterien baitan Bermeon, Busturian edo Ajangizen, esaterako. Eta, Mundakan, atorrak eta lamiak ere prest daude domekan kantu eta orroekin herriko kaleak girotzeko.
Ikastetxeek ere ez dute hutsik egingo, eta urtero egin modura, aratusteak ospatuko dituzte. Ikasle, irakasle eta gurasoak prest daude kaleak hartzeko, eta eguraldiak lagunduz gero, kalejirak egingo dituzte herri asko eta askotan.
Berritasunen bat edo beste ere badago aurtengo aratusteetako egitarauan. Bermeon, esaterako, lehenengoz, Txosna Batzordeak antolatutako jarduerak egongo dira; horiek, baina, otsailaren 17an izango dira.
Aldiana,
aldianu eta
olatuek ekarrikuek batuko dira kalejira ezberdinetan, eta bertso bazkaria ere antolatu dute, besteren artean. Ondarrutarrak ere batuko dira jai horretara, bermeotarrei bisita itzuliz.
Aratusteak Ibarrangelun. Argazkia: Esti Etxebarria
EGITARAUA HERRIZ HERRI
Ajangiz
Gaur.
-19:00. Artxube dantza taldeak antolatuta, Lantzeko inauteriak, Ajangizko plazan.
Arratzu
Otsailak 12, astelehena.
-18:30. Xaibor diskofeta.
-19:30. Txokolatada
-Gauean. Mozorro afaria Arratzauko tabernan. Tabernan bertan eman behar da izena.
Bermeo
Gaur.
-18:30.Umeentzako kontzertu animazioa, Kafe Antzokian.
Bihar.
-12:30. Alkartasuna dantza taldeak eta Bermeotarrak fanfarreak antolatuta, Lantzeko inauteriak, kalerik kale.
Etzi.
-Goizean. Haitz Nagusije auzo elkarteak antolatuta, Ogizko eta aiezko modalitateen tostada txapelketa, Kabidxe gunean.
-12:00-12:30. Tostaden aurkezpena. Herriko sukaldariek prestatuko dituzte zuzenean.
-13:30. Tostada txapelketaren sari banaketa.
Otsailak 13, martitzena.
-Goizean. Tabernen XVII. Mozorro Txapelketa.
-11:00. Erroxapeko martxa, azokatik hasita.
-11:00. Herriko hiru ikastetxeetako umeen mozorro kalejirak fanfarreagaz.
-13:00. Batukada brincadeira kalez kale.
-16:30-20:30. FM dantzaldia, Lameran.
-Gauez. DJ Unai Goikolea, Kafe Antzokian.
Otsailak 17, zapatua.
-12:00. Aldiana eta aldianuen kalaejira, azokatik abiatuta.
-12:00. Olatuek ekarrikuek Portuzarrean batuko dira eta kalejiran joango dira.
-13:30. Bi taldeak Taraskan batuko dira, jai giroan jokoak egiteko.
-15:00. Bertso bazkaria Artza frontoian, Onintza enbeita eta Jon Maia bertsolariekin.
-Bazkalostean. Musika gaua heldu arte.
-21:30. Spookypheria Productions Kultur Taldeak antolatuta, 80’s Party jaialdia Bermeoko Kafe Antzokian. Band Jovi taldea eta DC Dataren sesioa.
tostada txapelketa
Busturia
Bihar.
-19:00. Playback lehiaketa, Altamirako kultur Etxean.
Etzi.
-12:00. Inauteri dantzak Altamirako plazatik hasita.
Forua
Otsailak 12, astelehena.
– 17:00etatik aurrera. Puzgarriak eta txokolatea, kultur etxean.
Otsailak 13, martitzena.
– 17:00etatik aurrera. Karaokea eta XIV. tostada txapelketa (ogizkoak eta aiezkoak).
Gautegiz Arteaga
Bihar.
-17:30. Mozorro desfilea eta jolasak Dj batek girotuta, frontoian. Parte hartzaileentzako gozokiak egongo dira. Ostean, txokolate beroa.
Gernika-Lumo
Gaur, Ostiral mehe.
Mozorro gaia: zientzialariak.Sariak ere banatuko dituzte: Tabernarik onenak eta tabernetako Happy hour-etan ataretako mozorro argazki onenak(banakakoa eta taldekakoa) jasoko dituzte sariak 646 34 75 53 telefono zenbakira bidali beharko dira argazkiak, domekara arte
-18:00. Umeen dantza emanaldia, merkatu plazan.
-21:00-22:00. Agarre auzoko tabernetan Happy hour mozorrotuta doazenentzat.
-21:30-22:30/02:30-03:30. Juan Calzada eta Industria kaleetako tabernetan Happy hour mozorrotuta doazenentzat.
Bihar.
-12:00-15:00. Urdaibai Kantagunea, kalez kale.
-16:30. Euskal ihauteriak familiarteko tailerrak, Euskal Herria Museoan. 4 urtetik gorako umeentzat.
-17:30-21:30. Ume eta gazteentzako mozorro jaialdia, merkatu plazan.
-19:00. Lapurdiko inauteriak, Pasealekutik hasita.
-20:00. Txokolatada eta tostada bnaketa, merkatu plazan.
Etzi.
-11:00. Diana Busturialdeko Gaiteroekin.
-12:30. Irrintzi erakustaldia, Foru plazan.
-12:45. Marroen aurreskua, Lapurdiko inauterien erakustaldia eta oilar jokoaren antzezpena, Foru plazan. Ostean, tostada banaketa eta Elai Alai dantza taldekoen kalejira.
Otsailak 12, astelehena.
-17:30-20:30. Ume eta gazteentzako parkea, merkatu plazan.
Otsailak 13, martitzena.
-17:30-20:30. Ume eta gazteentzako parkea, merkatu plazan..
-17:30-20:30. Ume eta gazteentzako parkea, merkatu plazan.
Ibarrangelu
Otsailak 17, zapatua.
-12:30. Ibaietatik Elexalderaino dantzan.
-14:00. Umeentzako bazkaria, Itsas-Ametsa tabernan (izena emateko azken eguna domeka da, tabernan bertan).
-15:00. Nagusientzako bazkaria, Itsas-Ametsa tabernan (izena emateko azken eguna domeka da, tabernan bertan).
-15:00-18:00. Umeen zaintza, kultura etxean (izena emateko azken eguna domeka da, kultura etxean).
18:00. Txokolatada eta diskofesta, Elexaldean.
19:30. Mozorro desfilea. Nagusien eta umeen kategorian sariak egongo dira.
Morga
Otsailak 17, zapatua.
Herria mozorrotuko da. Aurtengo gaia: Ipuin bat kontaioztezu. –20:30-21:30. NKT taldearen eskutik, kantu poteoa.
-21:30. Afaria Estarta jatetxean. Ostean, kantuan eta dantzan ariko dira,
Mundakako Lamiak plazan, kalejiraren hasieran
Mundaka
Bihar.
-17:30. Udal Txistu Eskolako danborrero txikien kalejira. Ondoren, herriko gaztetxoen dantza tradizionalak, plazan.
Etzi.
-10:00. Mundakako txistulari marrauen kalejira, atorra jantzita eta aurpegia estalita.
-12:30. Mundakako Atorren estudiantina Aratuste abestiagaz hasita. Atorra jantzita, buruan almoadazala eta koloredun zapiekin. Hori guztia Jose Mari Egileorren etxea zenaren ondotik.
-14:15. Marrauen bazkal aurreko kantuak, portuan.
-18:00. Herriko plazan, Lamien agerraldia, dantza eta kantuekin.
Otsailak 13, martitzena.
-11:00. Mundakako Eskolako umeen kalejira, kiroldegiraino.
-12:00. Isla Kale kiroldegian, Mundakako Eskolako umeen erakustaldia.
-18:00. Buruhandiak plazan.
-19:00-20:00. Animagicegaz disko festa plazan.
– Ondoren. Sardinaren erretea, plazatik kalejiran aterata, Talaraino.
Muxika
-16:30-19:00. Tailerrak (maskarak egiteko, jolasak, herri olinpiadak…), Gorozika natura eskolaren eskutik. Mozorro onenek sariak jasoko dituzte. Amaieran, txokolate beroa eta karaokea.