Amatasuna ardatz duen obra estreinatuko du Ainhoa Etxebarriak
Aktore ondarrutarrak martxoaren 15ean estreinatuko du 'Hiru emakume' antzezlana, Bilboko Arriaga antzokian. Saioak euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko dituzte. Sarrerak salgai daudeAinhoa Etxebarria aktore ondarrutarrak martxoaren 15ean estreinatuko du ...
Aktore ondarrutarrak martxoaren 15ean estreinatuko du ‘Hiru emakume’ antzezlana, Bilboko Arriaga antzokian. Saioak euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko dituzte. Sarrerak salgai daude
Ainhoa Etxebarria aktore ondarrutarrak martxoaren 15ean estreinatuko du Hiru emakume (Tres mujeres) obra, Bilboko Arriaga antzokian. Egun horretan euskarazko saioa eskainiko dute, Harkaitz Cano idazleak moldatutako testuagaz; gaztelaniaz, ostera, martxoaren 16tik 18ra eskainiko dituzte saioak.Hiru emakume amatasuna ardatz duen hiru ahotseko olerki hunkigarri bat da, eta Arriaga antzokiaren ekoizpen propioa da. Ahots bakoitzak amatasuna bizitzeko modu desberdin bat irudikatzen du: lehenengoa, bere burua errealizatzeko ama izan nahi duen emakumea da; bigarrena, ama izan ezin duelako sufritzen ari den emakumea da; eta hirugarrena, ama dena, gogoz kontra bada ere.
Obra Sylvia Plath (Boston, 1932-Londres, 1963) idazle eta poeta estatubatuarrak ozen irakurria izateko sortu zuen gerraren aurkako olerki feminista da. «Berak 1962an irakurri zuen BBCn; irratian irakurtzeko egindako poemak dira. Bere buruaz beste egin baino urtebete lehenago irakurri zituen».
Etxebarria Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean ariko da, eta beragaz batera ariko dira Ane Pikaza eta Ylenia Baglietto aktore ezagunak. Obraren moldaketa Marc Rosichek egin du.
«Musikagaz lagunduta, aktoreok poemak errezitatuko ditugu. Eta ikusleak interpretatu egin beharko ditu», gaineratu du Etxebarriak. Halaber, azpimarratu du kontuan hartu behar dela Plathek idatzitako poema horiek 60ko hamarkadakoak direla. Horrenbestez, garai haietan horrelako poemak egiteak suposatzen zuena kontuan hartu behar dela dio.
Etxebarriaren pertsonaia
Etxebarria umea eduki nahi ez zuen eta eduki ostean adopzioan eman duen emakumearen azalean sartuko da. «Gogorra baino, zaila egin zait, puntu batean, pertsonaia bera ere nire modukoa delako. Pertsonaiari gozotasun puntua bilatu behar diot, publikoak haregaz enpatizatzeko eta bere sentimenduak ulertzeko».
Beste alde batetik, Gabilondoren zuzedaritzapean aritzea plazer bat dela dio. «Mireia zuzendari-zuzendaria da. Azken finean, bera ere aktorea da, eta ak- toreoi asko laguntzen digu. Interpretatzerakoan lagungarri egiten zaizkigu haren aholkuak. Enpatia puntu hori asko eskertzen dugu».
Emanaldietan abeslari batek eta kontrabaxua jotzen duen musikari batek ere parte hartzen dute.