Negozio ideiak garatu eta enpresak sortzeko laguntzak emango dituzte
Eskualdeko hamabi ekintzaileri laguntza ekonomikoa eta aholkularitza zein orientazioa eskainiko dizkiete. Otsailaren 19ra arte dago izena emateko aukeraBeste urte batez, Lea-Artibaiko negozio ideiak landu eta enpresak sortzeko laguntzak emango dituzte ...
Eskualdeko hamabi ekintzaileri laguntza ekonomikoa eta aholkularitza zein orientazioa eskainiko dizkiete. Otsailaren 19ra arte dago izena emateko aukera
Beste urte batez, Lea-Artibaiko negozio ideiak landu eta enpresak sortzeko laguntzak emango dituzte aurten ere. Hain zuzen ere, laguntza ekonomikoa zein orientazio eta aholkularitza zerbitzua ere sartzen dira laguntza programan.Lea-Artibaiko hamabi ekintzaile diruz laguntzeko, 16.000 euro bideratuko dituzte guztira. Hain zuzen, seina ekintzailek parte hartu ahal izango dute bakoitzean.
Enpresa ideia garatzeko 1.000 euroko laguntza jasoko du ekintzaile bakoitzak. Dena den, 30 urtetik beherakoei eta emakumeei %15 handituko diete laguntza gehienezko laguntza 1.300 eurokoa izango da.
Enpresa jarduera berriak martxan jartzeko, ostera, 1.500 euroko diru laguntza jasoko du ekintzaile bakoitzak. Kasu horretan ere, emakumeek eta 30 urtetik beherakoek %15 gehiagokoa jasoko dute.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskaintzen duen programa baten barruan dago ekimena, eta Leartibai Garapen Agentziak erakunde laguntzaile mo- duan dihardu.
Enpresa ideia bat garatu edota enpresa jarduera berri bat martxan ipini gura duten eskualdeko bizilagunek otsailaren 19ra ateko epea daukate izena emateko. Horretarako, Leartibai Garapen Agentziaren Markina-Xemeingo bulegora deitu (94-616 90 88) edo nurrutibeaskoa@leartibai.com helbidera posta elektroniko bat bidali beharko dute. Eurekin harremanetan jarrita, besteren artean, aurkeztu beharreko dokumentazioa zein den azalduko diete interesa dutenei, eta dituzten zalantzak argitu ahal izango dituzte.
Enpresa edo negozio ideia garatzeko laguntza otsailaren 26an hasiko dira eskaintzen, eta hiru hilabetez luzatuko da. Garapen agentziak ideiak lantzeko duen metodologiaren baitan landuko dute programa.
Enpresa jarduera berriak martxan jartzeko laguntza ere otsailaren 26tik aurrera eskainiko dute. Hiru hilabetez landuko dute, eta, hori egin eta gero, beste hiru hilabete edukiko dituzte enpresa berriaren sorrerarako. Garapen agentziak jarduera berriak martxan jartzeko garatuta daukan metodologiaren barruan landuko dute aipatu programa.
Bideragarritasun plana
Negozio ideiak garatzeko programaren baitan taldekako saioak egingo dituzte, eta horien ostean, bakoitzak berea landuko du. Hala, besteren artean, ideiak hobeto definitzen eta ideia horiei forma ematen lagunduko diete.
Enpresa jarduera berriak abian jartzeko aholkutzari dagokionez, banakako tutoretzak izango dira, eta, besteak beste, enpresen bideragarritasun plana egin eta enpresa sortzeko pausoak zehaztuko dituzte.
Baldintzak
Laguntzak jasotzeko beharrezkoa da Bizkai, Araba edo Gipuzkoan erroldatuta egotea eta bizitzea, langabetua izatea eta Lanbiden enplegu eskatzaile mo- duan izena emanda egotea. Halaber, programarako erabateko ardura izatea eskatu dute.
Enpresa ideia garatzeko aurretik ezin da egon autonomoetan izena emanda, eta enpresa jarduera berria martxan jartzeko, enpresaren sorrera helbidea Araba, Bizkaia edo Gipuzkoan egotea ezinbestekoa da.
Hala, aurreko deialdietan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ekintzaileei laguntzeko mota horretako laguntzak jaso dituztenek ezin dute programan parte hartu.