Lekeitio adinekoekin adeitsua izateko hitzaldia, bihar, jubilatuetan
Lekeitio adinekoekin herri adeitsu bat izatea lortzeko helburuagaz jarraituz, hitzaldi bat antolatu du Lekeitioko Udalak bihar, 17:00etan, Jubilatuen etxean. Gaur egungo egoera eta etorkizunean egin beharrekoen diagnostikoa azalduko dute bertan, eta hi...
Udalak eman dituen datuen arabera, Bizkaian 2020an 65 urte baino gehiagoko pertsonak biztanleria osoaren %23,36 izango dira, eta Lekeition %23,89 dira jada; izan ere, 7.364 lekeitiarretatik 1.810k 65 urte baino gehiago dauzkate. Horientzat guztientzat eta etorkizunean adineko izango diren lekeitiar guztientzat ere, udalerria adineko pertsonekin lagunkoia izatea lortu nahi dute. «Adin guztietarako izango baita onuragarri, denontzat, beraz».
2017an jarri zuen udalak Lekeitio adinekoekin adeitsua izateko proiektua abian. Lehen pausoa talde eragile edo dinamizatzailea sortzea izan zen, eta, horretarako, udalak herritarrengana jo zuen. Orain, 2018ko otsailean eta martxoan egingo duten parte hartze prozesuaren bidez, herriaren adeitasun mailaren diagnosia egin, eta ekintza plana zehaztuko dute.