Mintegi osteko zelaian gimnasia egiteko makinak jarri berri ditu Munitibarko Udalak. Iazko martxoan Zeuaz parte hartze prozesuaren barruan egindako espazio berdeei buruzko saio batean erabaki zuten soinketa egiteko makinak jartzea. Hain zuzen, saio har...
Mintegi osteko zelaian gimnasia egiteko makinak jarri berri ditu Munitibarko Udalak. Iazko martxoan Zeuaz parte hartze prozesuaren barruan egindako espazio berdeei buruzko saio batean erabaki zuten soinketa egiteko makinak jartzea. Hain zuzen, saio hartan espazio berdeetan zein elementu edo altzari jarri aztertu zuten udal ordezkariek batzarrera bertaratutakoekin. Izan ere, udalak diru laguntza bat jaso ostean, diru horregaz zer egin herritarrekin erabakitzea zen helburua. Gimnasia egiteko makinak jartzeagaz batera, Bengolan igarobide bat, aisialdian bertan egoteko mahaiak eta barbakoa egiteko beharrezko elementuak jartzea erabaki zuten.