Hirietako eta inguruetako hezeguneei keinu eginez
Hezeguneen Mundu Mailako Egunari lotutako ekintza ugari izan dira han eta hemen. Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Centerrek eta Busturiko Ekoetxea Urdaibaik egun horregaz bat egin, eta lagun asko bildu dituzte.Badira hiri eta horien inguruetan hezegune...
Hezeguneen Mundu Mailako Egunari lotutako ekintza ugari izan dira han eta hemen. Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Centerrek eta Busturiko Ekoetxea Urdaibaik egun horregaz bat egin, eta lagun asko bildu dituzte.
Badira hiri eta horien inguruetan hezeguneak, eta badira horiei bultzada eman nahi dietenak gizaki zein ekosistemarentzat garrantzitsuak direla iritzita. Bultzada hori ematea egune- roko beharra bada ere, indar bereziz egin zuten asteburuan Hezeguneen Mundu Mailako Egunean.Gautegiz Arteagako zentroak ia 300 bisitari jaso zituen; eraztunketa erakustaldiaz gozatzera eta museoa bisitatzera bertaratu ziren, eta baita ere hezeguneko hegaztiak behatzera. Goizean, bertako hezegunean negua igarotzen dauden hegazti espezie ugari behatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek zentroko teknikarien laguntzagaz: hala nola, mokozabalak, elano urdina eta tarin taldea.
Hegaztien erakusketaren nondik norakoak azaldu zituzten zentrokoek, eta bisitarien arreta bereganatu zuten orduan. Txoriak gertu-gertutik ikusi zituzten, eta horietako askoren eraztunketa gauzatu zuten, eguraldia lagun zutela.
Busturian kokatuta dagoen Ekoetxea Urdaibain ere ez dute aspertzeko astirik eduki asteburuan; izan ere, Hezeguneen Mundu Mailako Egunari lotutako hainbat ekintza antolatu dituzte.
Horma irudia Busturian
Lagun ugariren elkarlanaren ondorioz, esaterako, itsasadarreko hegaztien horma irudia egin zuten. Hainbat tailerretan ere parte hartu zuten bertaratutakoek: tximeletei buruzkoan, esate baterako. Kartoia birziklatuz beraien sormena lantzeko aukera ere aprobetxatu zuten ume eta gaztetxoek.
Tailerrak baino gehiago eskaini du, hala ere, Ekoetxea Urdaibaik. Zapatu arratsaldean, esaterako, Munduan barrena ikuskizunagaz «primeran» pasatu zuten bertan bildutakoek.