Norgehiagoka parekatuak jokatu dituzte Lekeitioko Beteranoen Txapelketan
Partidu guztietako markagailuak oso gorabeheratsuak izan dira; behin eta berriro lortu dute bikoteek markagailua iraultzea. Tanto luze eta politak ikusteko aukera egon daLehia izan da nagusi asteburu honetan ere, Lekeitioko trinketean jokatzen ari dire...
Partidu guztietako markagailuak oso gorabeheratsuak izan dira; behin eta berriro lortu dute bikoteek markagailua iraultzea. Tanto luze eta politak ikusteko aukera egon da
Lehia izan da nagusi asteburu honetan ere, Lekeitioko trinketean jokatzen ari diren Beteranoen Eskuz Binakako Txapelketan. Hiruzpalau tantoko aldeagaz lortu dute garaipena irabazleek, markagailuan gorabehera nahikoa egon ostean.Partida bi jokatu ziren barikuan: Beraza-Etxebarria eta Jaunarena-Foster bikoteen artekoa hasteko, eta Astigarraga-Egaña eta Telleria-Conde bikoteen artekoa, ondoren. Pareko ibili ziren bikoteak, jokaldi dotoreak eskainiz.
Beraza eta Etxebarria elgoibartarrak gogor hasi ziren, eta Jaunarena eta Foster 6-0 jarri ziren konturatu orduko. Nahiz eta partidari buelta eman eta 7-7 berdintzea lortu, Jaunarenak ezin izan zituen eskuetako minaren ondorioz bere efektuak gauzatu, eta garaipena Bastida eta Etxebarriarentzat izan zen, 30 eta 26.
Hiru tantoko aldeagaz nagusitu ziren bigarren partiduan Astigarraga eta Egaña. 30 eta 27 irabazi zieten Telleria eta Conderi partida orekatu eta polit baten ostean.
Hiru partidu jokatu ziren domeka goizean. Pradera mallabiarra eta Gandiaga berriatuarra nagusitu ziren lehenengo norgehiagokan, Beraza eta Etxebarriari 30 eta 24 irabazita. Bigarrenean, berriz, 30 eta 25 irabazi zuten Telleriak eta Condek. Moral eta Martin lekeitiarrak aur- kari gogorrak izan ziren beraientzat, eta beti atzetik joan ziren arren, apurka-apurka abantaila murriztea lortu zuten.
Sasoi onean daudela erakutsi zuten, azkenik, Astigarragak eta Egañak. 30 eta 19 irabazi zieten azken partidua Jaunarena eta Fosterri, eta finalera heltzeko faboritoak direla diote antolatzaileek. Tanto bikainak egin zituen Astigarragak aurrean, baina ez zuen Jaunarena kikiltzea lortu. Fosterrek, aldiz, ezin izan zion Egañaren indarrari aurre egin; antolatzaileek azaldu dutenez, eskuko mina nabaritu zuen.