Hirugarren egin du Ondarroak Hondarribiko XVIII. Traineru Jaitsieran
Ondarroa Arraun Elkartea hirugarrena izan da Hondarribiko XVIII. Traineru Jaitsieran.Zapatu arratsaldean jokatu zen denboraldi-aurreko jaitsiera, eta Lea-Artibaiko taldeei prestakuntza lanetan jarraitzeko balio izan zien. Busturialdeko talderik ez zen ...
Zapatu arratsaldean jokatu zen denboraldi-aurreko jaitsiera, eta Lea-Artibaiko taldeei prestakuntza lanetan jarraitzeko balio izan zien. Busturialdeko talderik ez zen egon jaitsieran.
Etxekoek irabazi zuten estropada, aurten ere goiko postuetan aritzeko hautagaietako bat izango dela erakutsiz. Beraiengandik 22 segundo pasatxora ailegatu zen Ondarroako Antiguako Ama; 20 minutu eta 5 segundo behar izan zituzten. Tartean bakarrik KAE ligara igo berri den Donostiarra sartu zen; horiek ere talde sendoa eraikitzen ari direla erakutsi zuten.
Isuntza seigarren sailkatua izan zen, 20.22 minutuko denboragaz. TKE ligako San Juaneko ontziari aurrea hartzea lortu zuten lekeitiarrek, eta San Pedroko traineruarengandik ere bost segundo eskasera geratu zen. Mutil seniorren mailako azken sailkatua Isuntza B izan zen; 22 minutu eta 21 segundo behar izan zituzten estropada burutzeko.
Lea-Artibai emakumeen trainerua ere azken sailkatua izan zen. Bost traineru aritu ziren emakumezkoen estropadan, eta eskualdeko traineruak 19 minutu eta 25 segundo behar izan zituen lanak amaitzeko, San Juango Batelerak lehen sailkatuak baino 2 minutu eta 14 segundo gehiago.
Bizkaiko batelak, abian
Batelek Sestaon eduki zuten zapatuan hitzordua: Bizkaiko Batel Ligako lehenengo jardunaldia jokatu zuten.
Bizkaiko Arraun Federazioak antolatuta, eta «herrialdean arrauna sustatzeko eta bultzatzeko asmoagaz jarraituz», 100 batel egon ziren hamar maila desberdinetan banaturik. 6 kaleko eta 500 metro luzeko estropada eremuan aritu ziren arraunean neska-mutil gazteak.
Ondarroa Arraun Elkarteko eta Isuntzako gaztetxoak egon ziren Lea-Artibaitik, eta Mundaka, Elantxobe eta Bermeoko arraunlariak Busturialdetik.