Erroxapek emakumeen zinema zikloaren baitako azken filma eskainiko du
Erroxape Bermeoko Emakumeen Elkarteak antolatutako emakumeen zinema zikloa amaierara iritsi da.
Eguenean eskainiko dute aurtengo zikloko azken filma: La fuente de las mujeres. Aurrekoetan egin modura, 18:30ean jarri dute ordua, elkarteak Erreten parkean duen egoitzan.
Filmaren ostean, Izaskun Guarrotxena Mugimendu Feministako kide eta Berdintasun Teknikariagaz zine forumean parte hartu ahalko dute.