Denboraldiko bosgarren derbia irabazi dute asteburuan basurdeek
Gernika RT 23-20 nagusitu zaio Hernaniri. Gipuzkoarrek aurre hartu dute markagailuan, minutu gutxian bi entsegu eginda. Azken minutuak emozioz eta tentsioz betetakoak izan diraGernika RT 23-20 nagusitu zen Hernani CREren kontra Igorreko San Txisme zela...
Gernika RT 23-20 nagusitu zaio Hernaniri. Gipuzkoarrek aurre hartu dute markagailuan, minutu gutxian bi entsegu eginda. Azken minutuak emozioz eta tentsioz betetakoak izan dira
Gernika RT 23-20 nagusitu zen Hernani CREren kontra Igorreko San Txisme zelaian, zapatuan. 2017-2018 denboraldian jokatu dituen sei derbietatik bost irabazi ditu. Getxoren eta Hernaniren kontrako lauretan garaipena lortu du (lehen eta bigarren itzulian), eta lehen itzuliko azken jardunaldian 19-17 irabazi zion Ordiziari.Talde gernikarra indartsu zelairatu arren, talde gipuzkoarra aurreratu zen markagailuan. 5. minutuan heldu zen arratsaldeko lehen entsegua. Hernanik ondo aprobetxatu zituen erasoko aukerak, eta lehenengo entsegua lortu zuen; gutxira heldu zen bigarrena.
Bigarren marka horretan eragina izan zuten basurdeen hutsegiteek. Iker Olaetak ez zuen lortu baloia joko-eremutik ateratzea, eta Mikel Perez Hernaniko jokalariak bereganatu zuen baloia. Hark Mikel Bidegarairi pasatu, eta 0-12ko markagailuagaz jarri ziren aurretik.
Minutuek aurrera egin ahala, basurdeek jokaldietan asmatzea lortu zuten, erasoko jokaldien bidez arriskua sortuz. Eta horrela heldu zen gernikarren lehen marka. Iker Olaetaren eta Joaquin Palisaren jokaldi batean ailegatu zen entsegua.
Eduardo Maidagan eta Nico Martinezen mutilek hernaniarren defentsa gainditzen lan handia izan zuten. Hala eta guztiz ere, zigor-entsegu bati esker, lehen zatiko azken jokaldian markagailua berdintzea lortu zuten (12-12).
Bigarren zatia hasi eta berehala, Hernanik berdinketa apurtu zuen, kolpe bati esker. Baina basurdeek berehala erantzun zuten, euren hirugarren entseguagaz. Olaetak ezin izan zuen transformatu, baloia desbideratu egin zelako zutoina jota.
17-15ko markagailuagaz, neurketaren azken minutuak tentsioz beterikoak izan ziren. Hernanik partiduaren kontrola izan arren, Gernika RTk markagailuko aldea handitzea lortu zuen. Gaztigu-ostikoak arnasa apur bat hartzeko aukera eman zien, baina Hernaniko jokalariek ez zuten amore eman, eta entsegu bategaz markagailua berdindu zuten.
Euren nortasuna agerian utziz, basurdeak gogor borrokatu ziren garaipena eskuratzeko. Gaztigu-ostiko bategaz 20na berdintzea lortu zuten, eta hura transformatuta, hernaniarrak mendean hartzea lortu zuten.