Anoetako pista estalian lehiatu dira asteburuan, eta lorpen handiak lortu dituzte atleta bermeotarrek. Lertxundik
beteranoen pisu jaurtiketako w45 kategorian lortu du urrezko domina.
Egibar, berriz, beteranoen
w45eko 1.500 metroko proban nagusitu da, bere marka hobetuz.
Izaskun Egibar urrezko medailagaz.
Argazkia: Taraska Atletismo Taldea.
Bermeoko taldetik hiru partaidek lortu zituzten Euskadiko Txapelketa lehiatzeko gutxieneko markak. Lertxundi eta Egibarregaz batera, Nagore Odiagak parte hartu du asteburuan. Odiaga, baina 60 metroko proban lehiatu da.
Biek ala biek egindako lan bikainagatik zoriondu dituzte Taraska ATko ordezkariek. Lertxundi taldeko kirolaria eta entrenatzailea ere bada.
Asteburu honetako probak. Bestalde, asteburu honetan xabalina eta disko probetako Euskadiko Txapelketak lehiatuko dituzte bermeotarrek.
Zapatu goizean disko jaurtiketako txapelketa dute
Durangon (arratsaldean mailukoa izango da, baina Taraskakoek dute lehiatuko). Domekan, berriz, Getxon dute hitzordua. Xabalinako txapelketa jokatuko dute Paduran.
Halaber, domekan
Amurrion (Araba) lehiatuko den
Euskadiko Kross Txapelketan ere izango dira talde bermeotarreko ordezkariak. Absolutu kategorian izan ezik beste maila guztietan lehiatuko dira.