Eguaztenean egingo dute Euskaraldia antolatzeko parte hartze prozesuaren bigarren saioa
Kike Amonarrizen hitzaldiagaz eman zioten hasiera Euskaraldiari Bermeon. Ondoren, Euskaraldia martxan jartzeko parte hartze prozesua abiarazi zuten. Lehenengo saioa urtarrilaren 24an egin zuten, eta bigarrena eguaztenean egingo dute; 19:00etan, Gizarte eta Kultura Etxeko Gaztelekuan.
Eguazteneko saioan urtarrilaren 24an landutakoan sakondu gura dute. Era berean, Bermeon Euskaraldia martxan jartzeko oinarriak prest utzi gura dituzte; hau da, lan talde bat osatu gura da eta horren zereginak finkatu gura dira, hurrengo fasea aktibatzeko helburuz.
Hurrengo fase horretan, Euskaraldiaren baitan Bermeon antolatuko diren ekimenak landu eta martxan jarriko dira: komunikazio ekintzak, formazio ekintzak…
Parte hartu gura dutenek aurretiaz eman ahal izango dute izena, euskera@bermeo.eus helbidera idatzita edota 94-617 91 22 telefono zenbakira deituta.