Trinketeko txapelketak partida orekatu eta politak dakartza
Gaur eta domekan izango dute pilotazaleek Lekeitioko trinketeko Beteranoen Txapelketagaz gozatzeko aukera. Partida orekatu eta politak aurreikusten dituzte antolatzaileek, baina Astigarragak eta Egañak, Telleria eta Conderen aurka gaur izango duten no...
German Telleriak lesionatuta azken bi asteak jokatu barik egon izana nabaritu dezakeela diote antolatzaileek. Astigarraga, ostera, sasoi betean dagoela esan dute, eta bere adina ez duela erakusten egiten duen salto eta korrikaldietan.
«Elgoibarreko Condek, segurutik, lan handia izango du partida guztian, atzera ondo astintzen dute-eta Debako Astigarraga eta Mendaroko Egañak, baina Telleriaren esker elektrikoa ere, ikusgarria eta bortitza da, eta, beraz, galdu behar ez den partidua izango dugu».
Hiru partidu domekan
Gaur 20:00etatik aurrera jokatuko den emozioz betetako norgehiagoka horrez gain, Jaunarena-Foster eta Beraza-Etxebarriaren arteko lehia ikusi ahalko da 19:00etatik aurrera. Domekan, berriz, hiru partidu jokatuko dira: 09:30ean, Pradera-Gandiaga eta Beraza-Etxebarria bikoteen artekoa; 10:15ean, Moral-Martin eta Telleria-Conde bikoteen artekoa, eta 11:00etatik aurrera, azkenik, Astigarraga-Egaña eta Jaunarena-Foster bikoteen artekoa.