Sokarrigaz, sokari tiraka
Talde denak beti txapelaren bila lehiatzen direla diote; “kontrakoa dioena gezurretan dabil”. Horretarako, gogor entrenatzen dira: “Final bat ere ez da erraza. Bizkaian oraintsu arte Abadiño izan da aurkari zuzena, faboritoa, baina iaztik motelago dabil. Gaztedi etorri da gogor. Iaz Murueta ondo ibili zen, baina aurten jende berria dute, eta ikasteko aukera eman behar zaie”. Argi daukate beteranotasunak asko balio duela. Beste kiroletan legez, esperientzia edo eskarmentua izateak balio erantsia duela nabarmendu dute. Txinara begira Goma Gaineko Euskadiko Txapelketan buru-belarri ari dira orain. Hala ere, aurtengoa Munduko Txapelketak baldintzatudu; lehentasuna Txina da. “Talde guztiok gura izaten dugu Euskadikoa irabaztea, baina aurtengo helburua Munduko Txapelketa da. Munduko txapelketa prestatzeko, Euskadikoaz baliatzen ari da entrenatzailea. Horrek mugatu edo baldintzatu egiten gaitu, eta txapelak lortzea gaitzagoa da”. Euskal Herriko taldeen arteko lehiari dagokionez, kategoriaren arabera faborito batzuk edo beste batzuk daudela diote: “Gaztedi, Ibarra, Beti- Gazte eta Ñapurrak, pisuaren arabera”. Hurrengo hiru asteetan, astebururo final bat dute, eta Txinara bidaiatu aurreko azkena 560 kilokoa izango da. “Hori da gehien lehiatu ahal izango duguna; 600 eta 560 kilokoetan ditugu aukera gehien”. 600 kilokoan gerra asko emateko moduan daudela uste dute.Sokarri taldeak hirugarren urtez jarraian irabazi du Bizkaiko Txapelketa
Munduko Txapelketa klubeka eta nazioka lehiatzen dute; bi egun bakoitzak. Euskal Herriko selekzioak orain dela bi urte historia egin zuen, eta horren parte izatea ohorea dela diote. Izan ere, 2016an balentria ederra egin zuten Euskal Herritik joandakoek. Guztira hamahiru medailagaz bueltatu ziren–zortzi kluben artekoan eta bost nazioen artekoan–. Orduan Volendamen (Herbehereak) bizitakoa ez dute sekula ahaztuko. Lehen aldia izan zen eurentzat, eta badakite ordukoa berdintzea edo hobetzea oso gaitza dela: “Oso sakrifikatua, baina emaitzak ikusita, oso esperientzia ona izan zen. Genituen helburuak lortu edo gainditu genituen; inork ez zuen espero hainbeste medailagaz buelatzea. Hobetzea pentsatu behar da, eta horretara goaz. Ahalegina egingo dugu”. Martxoaren 7tik 11ra Txinan, “sokatiraren mekan” jokatuko da Munduko?Txapelketa: “Txinatarrak oso onak dira. AEBetan saskibaloiagaz moduan, sokatiran dabiltzanek bekak eta antzeko laguntzak dituzte. Orain euren etxera goaz; ea zer gertatzen den”. Holandan, Eskozian, Irlandan, Suitzan… maila oso ona dutela azpimarratu dute. “Antzina pentsatzen genuen sokatira hemengo gauza zela, baina kanpotik asko egiten da, eta oso onak dira, batez ere txinatarrak. Profesional moduan entrenatu, eta taldean medikua ere badute. Dedikazio itzela”. Une gogorrak bai, baina momentu on asko ere eman dizkie sokatirak. Esperientzia ahaztezinak, momentu bereziak, garaipen garrantzitsuak… Entrenamendu gogorrek, dieta zorrotz betetzeak eta egindako lan gogor guztiak balio izan du: “Bereziena da ikustea urte osoan sakrifikatzeak zeozertarako balio izan duela”.Martxoaren 7tik 11ra Munduko Txapelketa lehiatuko dute Txinan