Ikuilu elkarteak Bilboko Zazkel musika taldea hartuko du gaur
Errigoitiko Leihoak kultur ekimenaren saio berri bat dakarte gaurko. Hain zuzen, Zazkel musika taldea hartuko du Busturialdeko herriak. Kontzertua Eleizalde auzoko Ikuilu Elkartean izango da. 21:00etan hasiko da emanaldia, eta bertaratu nahi duenak 5 e...
2017an jarri zuten martxan Leihoak kultur proiektua, eta Joseba B. Lenoit musikaria izan zen abenduan eskainitako kontzertuagaz ekimenaren lehen etapa itxi zuena. Orduan, 2018ko egitarauan ekintza ezberdinak bilduko zituztela jakitera eman zuten.
Zazkel taldea 2012an sortu zuten Bilbon. Sei lagun elkartu, eta buruan zeukaten ideia gauzatzeko prest agertu ziren. Gitarra, bateria, baxua, teklatua eta ahotsen bitartez euskal musikari ekarpen berria egitea zen beraien asmoa, eta, horretarako, 80ko hamarkadako talde euskaldun zein atzerritarrak hartu zituzten oinarri.
Euskal pop erradikala
Etxahun, Asier, Irati, Tolo, Axierito eta Txosk dira taldeko kideak, eta euskal pop erradikala aldarrikatzen dute. Pop eta disko musika lantzen dute, baina afrobeat eta funk estiloak ere erabiltzen dituzte.