11.180 kilo hondakin organiko batu dituzte Lekeition
Lekeitioko Udalak jakitera eman duenez, abenduko datuen arabera, Lekeition 11.180 kg hondakin batu dira orain arte. 2.182 edukiontzi banatu dituzte orain arte etxebizitzetan, eta oraindik beste 1.230 dituztela banatzeko azaldu dute. «Garrantzitsua da ...
Etxebizitzez gain, ikastetxe, egoitza janari denda, taberna eta jatetxeak bezalako hondakin sortzaile handiak zerbitzura gehitzen direnean, batutako hondakin organikoen kopuruak gora egitea espero du udalak. Aurreratu dutenez, horiek guztiak hurrengo asteetan hasiko dira bosgarren edukiontzia erabiltzen.
Bestalde, uda heltzerako, edukiontzietan txipak jarriko dituzte, leku bakoitzean batzen den hondakin kopurua zuzenean ezagutzeko.
Udalak gogora ekarri duenez, bosgarren edukiontzia erabili nahi dutenek udaletxean jasoko dute informazio guztia.
50 tona
Lea-Artibain ia 50 tona organiko batu dituzte dagoeneko. Edukiontzi marroien erabilera 2017ko abenduaren erdialdean hasi zen hedatzen, eta jada Lekeitio, Ondarroa eta Berrituan martxan dago zerbitzua. Etxebarria eta Markina-Xemein ere proiektuan sartzen hasi dira urtarrilean, eta, beraz, kopuruak gora egitea espero dute.