Gernika RTk garaipenagaz bukatu du Amaiur Torneoa
25-36 nagusitu da Durangoren kontra azken jardunaldian. 30 puntugaz sailkapeneko laugarren geratu denez, A multzoan lehiatuko du Euskal LigaAmaiur Torneoaren azken jardunaldian garaipena lortzea zen Gernika RTko jokalarien erronka, eta lortu dute. Gern...
25-36 nagusitu da Durangoren kontra azken jardunaldian. 30 puntugaz sailkapeneko laugarren geratu denez, A multzoan lehiatuko du Euskal Liga
Amaiur Torneoaren azken jardunaldian garaipena lortzea zen Gernika RTko jokalarien erronka, eta lortu dute. Gernikarrek 25-36 irabazi zioten Durango Nissan Gaursa RT 12 taldeari zapatuan.Garaipenagaz helburua bete dute; Euskal Liga jokatzeko A multzora sailkatu gura zuen taldeak, eta Amaiur Torneoan laugarren postuan sailkatuta (30 puntugaz), A multzoan lehiatuko du Euskal Liga (aurreko denboraldian B multzoan egon zen).
Amaiur Torneoko sailkapenean La Unica RTk amaitu du sailkapenburu, 45 puntugaz. Hamar puntu gutxiago ditu Avia Eibar Rugbyk. Escor Gaztedi hirugarrenak 31 puntu ditu. «Irabazi behar genuen, eta Riojak Eibarren kontra galdu, eta horrela izan da. Lortutakoagaz pozik gaude», adierazi du Lukene Uriarte kapitainak. Durangoko taldea aurkari gogorra dela zehaztu du: «Jokalari onak ditu, kostatu arren, aurrera egin genuen».
Entsegu festa
Etxeko taldeak gogotsu eta partidua irabazteko asmoz ekin zion lehiari, eta berak estreinatu zuen markagailua, baina ondoren, hiru entsegu egin zituen talde gernikarrak. Hain zuzen, Goirienarenak izan ziren hiru horietatik bi eta Luciak egin zuen bestea. Durangok beste marka bat lortu zuen ondoren, eta Gartzi basurdeak beste entsegu bategaz erantzun zion. Lehen zatia amaitu aurretik, etxeko taldeak bere hirugarren entsegua egin zuen. Bigarren zatian, berriz, bina entsegu egin zituzten; Gernika RTkoak Itxasok egin zituen.