Amorotoko eta Mendexako jubilatuen eta pentsiodunen elkarteetako hainbat ordezkari elkartu ziren domeka eguerdian aipatu udalerrietako udaletxeen aurrean pentsio duinen aldarrikapena egiteko. Azken asteotan Euskal Herriko eta Espainiako hainbat udalerr...
Amorotoko eta Mendexako jubilatuen eta pentsiodunen elkarteetako hainbat ordezkari elkartu ziren domeka eguerdian aipatu udalerrietako udaletxeen aurrean pentsio duinen aldarrikapena egiteko. Azken asteotan Euskal Herriko eta Espainiako hainbat udalerritan burutu dituzte protestak lekuan lekuko erretiratuen elkarteek. Esate baterako, Lea-Artibai eskualdeari dagokionez, orain dela bi aste Munitibarko Jubilatuen Elkarteko kideek elkarretaratzea egin zuten udaletxearen aurrean. Pentsio duinen alde, eta Espainiako Gobernuak onartu duen %0,25eko igoera «eskasaren» kontra agertu dira han eta hemen. Izan ere, igoera hori ez dela nahikoa uste dute, eta horregatik «lotsagarritzat» jo dute Mariano Rajoyren gobernuak ezarri duen igoera.