Gernika-Lumoko Berbalagunek zapaturako antolatutako irteeragaz 40 bat lagunek bat egin zuten. Taldeak argitaratutako Gernika-Lumo eta inguruak ezagutzeko ibilbideak karpetako 10. fitxan jasotzen duten ibilbidea burutu zuten, hain zuzen ere. Gernika-Lum...
Gernika-Lumoko Berbalagunek zapaturako antolatutako irteeragaz 40 bat lagunek bat egin zuten. Taldeak argitaratutako
Gernika-Lumo eta inguruak ezagutzeko ibilbideak karpetako 10. fitxan jasotzen duten ibilbidea burutu zuten, hain zuzen ere. Gernika-Lumo eta Arratzu bitarteko bidea egin zuten, Barrutia, Elorriaga, Belendiz, San Lorentzo, Zearreta, Arrola, Gastiburu eta Loiola ingurutik igarota. Guztira, 16,7 kilometroko ibilbidea da, eta jendeak «pozik» egin zuen. Hasieran aterkia zabaldu behar izan bazuten ere, eguraldi ona izan zuten lagun gerora, eta lokatz artean ibili ziren. Hurrengo irteera otsailaren 24an egingo dute; Aulestitik Lekeitiora bitarteko ibilbidea egingo dute.