Elkar Sport taldeko hiru kide, Euskadiko txapeldun
Euskadiko Kickboxing txapelketa jokatu zen hilaren 21ean Bilboko Bizkaia frontoian. Horretan, Markina-Xemeingo Elkar Sport taldeko Aitor Unzalu, Figri Sabri eta Carlos Barbosa Euskadiko txapeldun geratu ziren kick light modalitatean. Podiumaren gorenea...
Unzalu 42 kilora artekoen artean geratu zen lehen postuan, eta Sabri (69 kilora arte) eta Barbosa (69 kilora arte) 14 urtera artekoen eta 18 urtera artekoetan, hurrenez hurren.
Elkar Sport taldeko ordezkariek jakitera eman dutenez, Jon Iraolagoitia taldeko kideak ere Euskadiko Txapelketa lehiatu zuen, baina min hartu zuen. «Iraolagoitia irabazten joan zen lehenengo eta bigarren asalto erdira arte, baina ondoren, min hartu zuen».
Halaber, taldeko kideek Bizkaia frontoira joan eta animoak eman zizkieten herritarrei esker ona agertu nahi izan diete. «Eskerrik asko!».
Euskadiko Txapelketa lehiatu eta gero, Espainiako Txapelketan ere emaitza onak lortzeko «gogor eta gogotik» entrenatuko dutela gaineratu dute Elkar Sportekoek.