Dakar 2018 proba ezin izan du amaitu Txomin Arana pilotu ereñarrak. Urtarilaren 14an erorikoa izan zuen kirolariak eta lasterketa utzi behar izan zuen.
Gaur eguerdian, ongi etorria eman diote senide, lagun eta herritarrek, Ereñon. Bertan izan da Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatu Lorea Bilbao ere. Pilotuari egindako esfortzua eskertu eta bere baliorik handiena isilean lan egin izana dela azpimarratu du, “merezi baino babes gutxiagorekin, gainera”. Hala, diputatuak esan du aurrerantzean ere instituzioen laguntza izaten jarraituko duela pilotuak, “ona delako, ez bakarrik Ereñorentzat; baita Bizkaia eta Euskal Herri osoarentzat ere. Garrantzitsua da primerako pertsonak eta primerako kirolariak hurrengo belaunaldientzako erreferente izatea”.
Ereñoko alkate Joseba Zarragoikoetxeak ere eskerrak eman dizkio Aranari, eta Dakarrean irteera hartzea bakarrik garaipen bat dela esan du.
Aranak berak ere esker ona izan du bertan bildu diren denentzat eta urtez urte ondoan dituen guztientzat.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.