'Cabaret Chihuahua' eta 'Obabakoak', Ercilla Sarietan
Bi antzezlanak saria jasotzeko hautagaiak dira. 'Cabaret Chihuahua' euskal antzerki ekoizpen onenen artean dago izendatuta, eta 'Obabakoak' ekoizpen onenen saileanCabaret Chihuahua (2013) musikalak eta Obabakoak (2017) antzezlanak 34. Ercilla Sarietako...
Bi antzezlanak saria jasotzeko hautagaiak dira. ‘Cabaret Chihuahua’ euskal antzerki ekoizpen onenen artean dago izendatuta, eta ‘Obabakoak’ ekoizpen onenen sailean
Cabaret Chihuahua (2013) musikalak eta Obabakoak (2017) antzezlanak 34. Ercilla Sarietako hautagaitza jaso dute.Cabaret Chihuahua-n Iñaki Maruri eta Ugaitz Alegria aktore ondarrutarrek eta Mitxel Santamaria gernikarrak parte hartzen dute, eta Obabakoak-en, ostera, Ainhoa Etxebarria aktore ondarrutarrak.
Zehatz esateko, Bilboko Pabellon 6 arte eszenikoen guneak ekoitzitako ikuskizuna antzerkiko euskal ekoizpen onenen artean dago izendatuta, eta Obabakoak antzerki ikuskizun onenen kategorian.
Saridunak zeintzuk diren urtarrilaren bukaeran jakitera emango dutela argitu dute. Sari banaketa, ostera, martxoan egingo da, urtero legez.
Euskal Ekoizpen Onenaren Saria banatzeaz gain, ondoko beste sariak ere banatuko dituzte: Ercilla Sari Nagusia, emakumezko aktore onena, gizonezko aktore onena eta antzerki ikuskizun onena.
Cabaret Chihuahua-ri dagokionez, ez da estreinako aldia sariketa baterako hautagaitza jasotzen duena. 2015. urtean Antzerki Musikaletako Sariketarako hautagaia izan zen.