Kale antzerki jaialdian parte hartzeko aukera zabalik dago
Urtarrilaren 31ra arte egongo da Lekeitioko 29. Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdian proposamenak aurkezteko aukera. Bigarren urtez, bi deialdi mota egin ditu Kalekak: Sekzio ofiziala eta Kaleka Scratch.Sekzio ofiziala espazio publikoa edo izaera bitxi...
Sekzio ofiziala espazio publikoa edo izaera bitxiko espazioak gaurkotasunean burututako sorrera lanak aurkezteko erabiltzen dituzten artista, kolektibo, elkarte profesional edo edozein autoretza motarentzat irekia dagoela azaldu dute. Kaleka Scratch, berriz, garapen egoeran dauden proiektuak esperimentatu eta probatu nahi duten artista, kolektibo, elkarte profesional edo edozein autoretza motarentzat.
Jaialdia uztailaren 19tik 22ra arte ospatuko da aurten.