Inplantearen ingurua garbi ez mantentzeak dakarrena
Perimplantitisa inplantearen inguruan hezurra galtzea da; infekzio baten ondorioz gertatu ahal da, edo genetikoki.Inplantearen ingurua garbi mantentzea ezinbestekoa da horrelako gaitzak saihesteko. Horretarako, hortzarteko eskuila edo hortzartera ura b...
Inplantearen ingurua garbi mantentzea ezinbestekoa da horrelako gaitzak saihesteko. Horretarako, hortzarteko eskuila edo hortzartera ura botatzeko gailuak erabili behar dira. Modu horretan, bakteriak ez dira inplantearen inguruan metatzen eta berau eusten duen hezurra ez dute suntsitzen.
Perimplantitisa dela-eta hezur erdia baino gehiago galtzen bada, inplantearen egonkortasuna galdu egiten da, eta kasu batzuetan atera egin behar izaten da.
Orain arte, hezurra galtzen zen kasuetan inplantea ateratzea izaten zen irtenbide bakarra. Orain, ostera, Durangoko Ekoden klinikan Inplantoplastia deritzon terapia bat erabiltzen dugu: prestatutako antibiotiko batzuei esker, gaixorik dagoen hortzaren inguruko azala garbitu, inplantearen espirak leundu eta produktu berriei esker hezurra nahastuz, hezurra galtzea moteldu egin ahal da. Kasu batzuetan, gainera, gaitza guztiz geldiarazi ahal da, baldin eta gaixoak inplantearen ingurua garbi-garbi mantentzen badu. Horregatik, protesiaren diseinua oso garrantzitsua da. Izan ere, horren arabera garbitu ahal da ingurua errazago edo zailago.
Inplanteak badituzu, komenigarria izango litzateke guk gure klinikan daukagun moduko eskaner bat ateratzea eta horrela inplanteen egoeraz gomendioak eman ahal izatea.