Ibon Iparragirre Arrasateko Aita Menni ospitalean dago barikutik
Ibon Iparragirre preso gaixo larri ondarrutarra Arrasateko Aita Menni ospitalean dago barikuaz geroztik.11:30ak pasatxo ailegatu zen Iparragirre ospitalera ekarri zuen autoa. Iparra Galdu Baik plataformak aurreratu zuen modura, administrazio espainiarr...
11:30ak pasatxo ailegatu zen Iparragirre ospitalera ekarri zuen autoa. Iparra Galdu Baik plataformak aurreratu zuen modura, administrazio espainiarrak «ez zuen bere hitza bete», eta Iparragirre auto arrunt batean lekualdatu zuten, aurreko bi gauak Valdemoroko eta Burgosko espetxeetan igaro ondoren.
Iparragirrek bere ama Angelita Burgoagaz egoteko aukera eduki zuen minutu gutxi batzuetan, baina zentroko arauak direla eta, «ezin izango du bisitarik eduki hurrengo egunetan». Argi laga nahi izan dute «Aita Menni ez dela Ibonek egon behar duen lekua, etxea baizik!».
Ia 48 ordu iraun du lekualdatzeak. Bere abokatuak HITZAri aurreratu zion bezala, Zaballako espetxean hartu zuen Ertzaintzak Iparragirreren zaintza. Etxeratek «ankerkeriaz» jokatzea egotzi dio Espainiako Gobernuari.