Etxebarriko erretiratuek ere omendu dute Zelaia
Etxebarriko Jubilatuen Elkarteak 100 urte bete dituen Juanita Zelaia omendu du. Domekero egin legez, meza ostean elkartearen lokalean batu eta hantxe egin zuten ospakizuna. Zelaia pozik agertu zen.100 urte betetzea ez da hutsaren hurrengoa. Eta horixe ...
Etxebarriko Jubilatuen Elkarteak 100 urte bete dituen Juanita Zelaia omendu du. Domekero egin legez, meza ostean elkartearen lokalean batu eta hantxe egin zuten ospakizuna. Zelaia pozik agertu zen.
100 urte betetzea ez da hutsaren hurrengoa. Eta horixe bera deritzote etxebarritarrek ere. Hala, Etxebarriko Jubilatuen Elkar- teko kideek omenaldia egin nahi izan diote Juanita Zelaia herritarrari.Hilaren 13an mendeurrena ospatu zuen Zelaiak. Eta zapatuan herriko agintarien oparia jaso eta gero, hurrengo egunean, herriko erretiratuen elkartekoen omenaldia jaso zuen.
Azaldu dutenez, meza ostean 50 herritar baino gehiago batu ziren erretiratuen lokalean. Argazki bilduma bat eta Joseba Artza herriko bertsolariak idatzitako bertsoa oparitu zioten Zelaiari. Zorionak zuri abesteaz gain, oparitutako bertsoa ere kantatu egin zuten. «Horrez gain, domeketan batzen diren lagunek lore txorta bat oparitu zioten».
Ez zen falta izan pastelik ez eta mokadutxorik ere. Zelaia bera ere pozik egon zela aitortu dute. Edonola ere, omenaldi herrikoia egin nahi izan zioten herritarrek, bihotz-bihotzetik.