Bermeoko Udala iriste erraztasuna hobetzeko lanak ari da egiten Talan
Talako Andra Mari kalean bi metroko zabalerako espaloi berria eta zebrabide irisgarria egingo dituzte. Inguruko argiteria hobetzeko asmoa ere badaukateBermeoko Udala hobekuntza lanak egiten dabil Talan. Lanok iriste erraztasuna hobetzea izango dute hel...
Talako Andra Mari kalean bi metroko zabalerako espaloi berria eta zebrabide irisgarria egingo dituzte. Inguruko argiteria hobetzeko asmoa ere badaukate
Bermeoko Udala hobekuntza lanak egiten dabil Talan. Lanok iriste erraztasuna hobetzea izango dute helburu, eta, horretarako, espaloi berria erakikiko dute Talako Andra Mari kalean, telefono kabina dagoen tokitik Tonpoirako bidean. Bi metroko zabalera edukiko du espaloiak, hain zuzen ere.Lehenengo eraispen lanak egiten hasi dira, eta espaloi berria jarri ondoren, toki horretan iriste erraztasuna bermatzeko beste ekintza osagarri batzuk egingo dituzte. Hala, kale horren behe aldean dauden eskailera zaharrak kenduko dituzte, berriak egiteko.
EH Bilduk eta Eusko Alderdi jeltzaleak (EAJ) adostutako lanak dira Talako hobekuntzak.
Baranda berria ere jarriko dutela azaldu dute, eta zebrabide irisgarria egingo dute, espaloi batetik besterakoa. Kalearen beheko aldean, berriz, errepidea zabalduko dute, biraketa gunea egokitzeko.
Argiteria hobetu
Obra horiek egiteagaz batera, inguru horretan argiteria hobetuko du udalak, eta euri urak batzeko sistema ere egingo dituzten hobekuntzei egokituta egongo dela esan dute.
Joan den astean hasi zituzten lanak, eta, Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek azaldu duenez, Talan bertan, futbol zelaiaren atzean dagoen aparkalekua egokitzeko asmoa ere badaukate aurrerago.